Librería Psikolan JOLASAREN ALTERNATIBA I. BAKERAKO HEZKUNTZAKO JOLASAK ETA DINAMIKAK

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 Artículos

En total 0,00 €

JOLASAREN ALTERNATIBA I
Título:
JOLASAREN ALTERNATIBA I. BAKERAKO HEZKUNTZAKO JOLASAK ETA DINAMIKAK
Subtítulo:
Autor:
CASCÓN, PACO ; MARTÍN BERISTAIN, CARLOS
Editorial:
CATARATA
Año de edición:
2010
Materia
EUSKERA
ISBN:
978-84-8319-491-1
Páginas:
216
Encuadernación:
Otros
Disponibilidad:
Disponible en 1 semana
16,50 € Comprar

Sinopsis

Liburu hau, Edupaz saileko hirugarrena, 1986an argitaratu zen lehen aldiz. Ehun jolas eta dinamika baino gehiago biltzen ditu, egileek urtetan probatuak eta esperimentatuak, hainbat testuingurutan erabil daitezkeenak (bakerako hezkuntza, giza eskubideak, gatazken irtenbideak, garapena...). Jolas bakoitza fitxa baliagarri eta erabilerraz baten bidez dago azalduta. Fitxa bakoitzak atal hauek ditu: jolasaren azalpena eta helburuak, parte-hartzaileen profila, jarraibideak, garapena, ebaluatzeko arrasto batzuk eta jolasaren aldaerak. Horrenbestez, fitxak ez dira errezetak. Halaber, aurkezteko modu horri esker, malgua izateaz gain, erraza da jolasak kasuan kasuko egoeraren arabera moldatzea. Liburuak hiru aurkibide ditu: orokorra, atalaren edo jolas-motaren araberakoa eta adinaren araberakoa. Horri esker, oso erraz erabiltzen da liburua. Talde baten heziketa- eta garapen-prozesuari jarraituz sailkatu dira jolasak eta dinamikak, eta hortaz, heziketa-prozesu horretan aurrera egiten laguntzen diete parte-hartzaileei. Hona hemen atalak: 1) nork bere burua aurkezteko jolasak; 2) elkar ezagutzekoak; 3) norbera eta taldea sendotzekoak; 4) elkarrengan konfiantza lortzekoak; 5) elkarrekin komunikatzekoak; 6) lankidetzan aritzekoak; 7) gatazkak konpontzen ikastekoak; eta 8) lasaitzekoak. Liburu hau aitzindaria eta oinarrizkoa izan da bakerako hezkuntzako metodologian. Izan ere, formatu eta sailkapen-eskema berberei eutsita, bigarren liburukia argitaratu dute egileek Edupaz sailean. Gainera, gerora argitaratutako beste hainbat lanetan ere erabili izan dituzte formatu eta eskema horiek. Edupaz saileko bi liburu horietako dinamikak metodologia sozio-afektiboan oinarrituta daude. Beraz, edukien eta metodologiaren arteko koherentziaren bidez hezi nahi dute, norberak edukiak parte-hartzearen bidez bereganatuz eta landu behar den gaia zuzenean esperimentatuz. Esperientzia hori oso motibagarria izateaz gain, enpatia garatzeko aukera ematen du, eta horrek ikertzera, gogoeta egitera eta konpromiso eraldatzaileak hartzera bultzatzen ditu parte-hartzaileak; hots, bakerako hezkuntzako oinarri-oinarrizko elementuak garatzera.