Librería Psikolan IZOTZ ZULOA

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 Artículos

En total 0,00 €

IZOTZ ZULOA
Título:
IZOTZ ZULOA
Subtítulo:
Autor:
OLATZ BRAVO
Editorial:
EREIN
Año de edición:
2013
Materia
EUSKERA
ISBN:
978-84-9746-796-4
Páginas:
32
Encuadernación:
Rústica
Disponibilidad:
Disponible en 10 días
7,00 € Comprar

Sinopsis

Izotz zuloa jeloskor dauden haurrentzako ipuin aproposa da. Anaia txikia jaio dela eta, Marko pinguinoak nahiko arraro sentitzen du bere burua. Lukas ez da amestutako jolas-kide dibertigarria, hegoak mugitzen ez dakien umetxoa baizik. Helduek ez diote Markori jaramonik egiten eta Amatxok bere lo-kanta berezia jaioberriari abesten dionean, egoera jasangaitza suertatzen zaio. Etxetik ihes egitea erabakiko du, oso urruti, galdu egin dela konturatu arte.
Istorio xumea eta sakona da Markorena. Emozioak bezain xume eta sakona. Bertan, anaia-arrebaren jaiotzarekin hainbat haurrek sentitzen duten gatazka ondo isladatzen da. Pinguino txikiaren pausoak jarraituz, hauek gurasoek zenbat maite dieten ulertzeko aukera izango dute. Izan ere, pinguinoen antzera, gizakion bihotza, izotz zuloaren beste aldean dagoen itsasoa bezain amaigabea da. Ipuina gure seme-alabak laguntzeko tresna bilakatu daiteke, jeloskortasun egoerari aurre egiteko giltza eskaintzen delarik. Azken finean, guztiok merezi dugu ?berezko abestia? izatea.
Liburu honetako ilustrazioek, Markoren barne-mundua samurtasunez gorpuzten dute. Sinbolismoz hornitutako imajinak erabiliz, pinguinoaren sentimenduen ibilbidea marrazten da, testuaren esanahia aberastua suertatzen delarik. Hego Poloko paisai izoztuak izkutatzen duen goxotasuna agerian ipintzen dute irudiek, irakurlearekin bilatzen den lotura sendotuz.

Otros libros del autor

HIRU DRAGOI
Titulo del libro
HIRU DRAGOI
OLATZ BRAVO