Librería Psikolan HOTSETIK HITZERA. NOLA BEREGANATZEN DUTE HIZKUNTZA HAUR EUSKALDUNEK?

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 Artículos

En total 0,00 €

HOTSETIK HITZERA
Título:
HOTSETIK HITZERA. NOLA BEREGANATZEN DUTE HIZKUNTZA HAUR EUSKALDUNEK?
Subtítulo:
Autor:
: M. JOSÉ EZEIZABARRENA ETA M. JUNCAL GUTIERREZ MANGADO
Editorial:
EREIN
Año de edición:
2022
Materia
EUSKERA
ISBN:
978-84-9109-224-7
Páginas:
352
Disponibilidad:
Disponibilidad inmediata
29,00 € Comprar

Sinopsis

Umearen lehenengo begiratuak eta irrifarreak, estreineko pausoak, aurreneko hitzak… mirari txiki horiek noiz gertatuko zain egoten dira gurasoak, haurraren garapenaren mugarri gogoangarri diren horien lekuko izateko irrikitan.

Nola / noiz gertatzen da hotsak bakarrik egiten
zekien jaioberria hiztun bihurtze hori?

Liburu hau haurrek, euskaldunek bereziki, hizkuntza-ezagutza nola garatzen duten azaltzeko saiakera bat da, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik idatzitakoa. Alde batetik, hizkuntza zer den eta nola garatzen den azaltzen da, beti ere kontuan izanda hizkuntzak hostunak zein hotsik gabekoak izan daitezkeela, eta hizkuntza-gaitasuna garatzeko baldintzak desberdinak direla zentzumen- edo adimen-urritasuna duten haurrentzat. Bestetik, Euskal Herriko egungo gizartean pil-pilean dauden euskararen, elebitasunaren eta eleaniztasunaren inguruko galderak ere mahai-gaineratzen dira. Adibidez,

Noiz hasten dira haurrak hizkuntza ikasten?
Noiz bukatzen dute: bost urterekin? hamarrekin?
Haur guztiek berdin ikasten al dute hizkuntza? Euskara ere bai?
Bi urteko gelan haur batzuk hizti hutsak dira.
Beste batzuk berriz ez. Zer ote da normalena?
Kaltegarria al da bi hizkuntza txikitan ikastea?

Irakurleak galdera hauei eta beste askori erantzuteko baliagarriak diren hainbat ikerketa esanguratsuren emaitzak aurkituko ditu liburuan zehar.