Librería Psikolan ENE ITSUGIDARI, ENE KAPITAIN

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 Artículos

En total 0,00 €

ENE ITSUGIDARI, ENE KAPITAIN
Título:
ENE ITSUGIDARI, ENE KAPITAIN
Subtítulo:
Autor:
MOURE TRÉNOR, GONZALO
Editorial:
PAMIELA-K
Año de edición:
2020
Materia
EUSKERA
ISBN:
978-84-9172-187-1
Páginas:
40
Encuadernación:
Cartoné
Disponibilidad:
Disponibilidad inmediata
15,00 € Comprar

Sinopsis

Emozioa eta edertasuna, aita baten eta haren alabaren arteko maitasun sakona, eta ikusteko mugetatik harago ikusteko gaitasuna, horiek guztiak agertzen dira liburu honetan.

Izan ere, iluntasunean bizitzeak edo ikus-eremu murriztua izateak ez dute zertan bizitza oso baten garapena oztopatu. Eta, pertsonaia hauen kasuan bezala, eskolarainoko ibilbidea zinezko abentura bihurtzen da, non hiria oihan bihurtzen den, izaki basatiak eta soinu liluragarriak eta guzti, edo zebrabide bat ibai emaritsu baten gaineko zubi bilakatzen den.

«Ene Itsugidari, Ene Kapitain» liburuak neskatoaren eta haren aitaren arteko samurtasuna eta miresmena transmititzen du, elkarren beharra dutelako ametsez betetako mundu habitagarriago eta ederrago batean segurtasunez ibiltzeko. Elkar zaintzeko beharraz gainera, neskatoaren pentsamenduak, zalantzak eta sentiberatasun berezia ere islatzen ditu.

Gonzalo Moure-ren testu eder honetan, elkarrizketa eta narrazio introspektiboa txandakatzen dira hiri bateko agertokian, zein Maria Giro´n-ek piztia basati, samur eta atseginez kolonizatzen duen, animaliok baitira protagonistaren irudimenean bizi diren bidelagun maitagarriak.