Librería Psikolan EKONOMIA ETA ENPRESEN ANTOLAKETA. BATXILLERGOA 2

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 Artículos

En total 0,00 €

EKONOMIA ETA ENPRESEN ANTOLAKETA. BATXILLERGOA 2
Título:
EKONOMIA ETA ENPRESEN ANTOLAKETA. BATXILLERGOA 2
Subtítulo:
Autor:
ALFARO GIMÉNEZ JOSÉ;GONZÁLEZ FERNÁNDEZ CLARA;PINA MASSACHS MONTSERRAT
Editorial:
MCGRAW HILL
Año de edición:
2003
Materia
EUSKERA
ISBN:
978-84-481-2807-4
Páginas:
1
Encuadernación:
Otros
Disponibilidad:
Disponible en 1 semana
39,75 € Comprar

Sinopsis

Ekonomia eta enpresen antolaketa liburuak enpresa bat zer den aztertzen du, barneko osagaiak ikertuz eta horiek inguruan zer-nolako eragina duten behatuz. Horrela, bi mailatan eragitea lortu nahi da: batetik, enpresa bat definitzeko kontzeptu akademikoak ematea, eta, bestetik, berehala lanbide karreran pentsatzen hasi behar duten Batxilergoko ikasleen prestakuntza pertsonala bultzatzea.



Arlo ekonomikoan eta administratiboan prestatzeko gaur egungo gizarteak duen premiari erantzuten diote irakasgai horren edukiek. Gainera, beste prestakuntza ibilbide batzuen premiak ere asetzen ditu, ibilbide horietarako baliagarriak baitira beste ezaugarri hauek: harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea, informazioa tratatzeko teknika erabiltzea, ekimena hartzea, autonomia izatea, kontuen egoerak eta urteko memoriak ezagutzea eta interpretatzea, eta, oro har, enpresaren barruan eta inguruan lantzen diren gaitasun guztiak izatea –gero eta garrantzitsuagoak dira, gainera–.



Irakasgaiaren edukiak hamalau unitate didaktikotan banatuta daude liburuan. Unitate bakoitzak multzoka egituratuta ditu irakasgaiaren materiak –horietan garatzen dira kontzeptu nagusiak–, eta multzoek sendotasuna ematen diete edukiei, adibide esanguratsuen eta ikasketa jardueren bidez.



Unitateetan, oinarrizko edukiak laguntzeko testuak eta gaurkotasunezko eta azalpenezko artikulu osagarriak daude, bai eta Interneten bidez eduki osagarriak edo adibide esanguratsuak kontsultatzeko webgune interesgarriei buruzko informazioa ere. Gainera, unitate bakoitzaren amaieran zenbait ariketa daude, mota guztietako edukien ikaskuntza maila praktikan jartzeko eta egiaztatzeko, bai eta landutako oinarrizko kontzeptuak dituen orrialde bat ere.