Librería Psikolan BEGIRADAZALEA

TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA

0 Artículos

En total 0,00 €

BEGIRADAZALEA
Título:
BEGIRADAZALEA
Subtítulo:
Autor:
NUNEZ, M.; OFER, AVI
Editorial:
PAMIELA-K
Materia
EUSKERA
ISBN:
978-84-9172-174-1
Páginas:
40
Encuadernación:
Cartoné
Disponibilidad:
Disponibilidad inmediata
13,00 € Comprar

Sinopsis

«Begiradazalea» errealitearen ispilu bat da, neska-mutil askok ikusiko dute beren burua islatuta bertan, telefono mugikorren mendeko gizarte horretan. Baina dei, mezu, argazki, musika, sare sozial, aplikazio eta nabigatzeko web-orrien eskaintza amaiezina bada ere, ezer ez da “gauza zoragarrienekin” parekagarria. Horiek soilik erretinaren bidez hauteman daitezke, eta ez pantaila batean zehar.

Istorio honen protagonistak joera horri buelta emateko zerbait egitea erabakitzen du, personen arteko komunikazioa berriz ere eguneroko bizitzaren parte izan dadin. Horretan laguntzeko, Aitanak pertsona oso berezi bat topatzen du, xarma digitaletan erori ez dena, eta gainera, bere denbora benetan garrantzitsua denari eskaintzen diona.

Testuaren bizitasuna eta freskura bat datoz ilustrazio dinamikoekin. Trazu azkar eta zirriborratuz, hiriko eta etxe barruko giroetan kokatzen dira. Leunki koloreztatuak, sinpleak eta emozioen adierazgarritasun nabari batekin, elementu sinbolikoekin eta umore-keinuekin ere jokatzen dute.

Marina Nu´n~ez eta Avi Ofer-en liburu hau finalista izan zen Premio Internacional Compostela de A´lbum Ilustrado sariaren XII. edizioan.