TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
En total 0,00 €
Liburu hau, Edupaz saileko bigarrena, bakerako hezkuntzako klasiko bat da; berrehun jolas eta dinamika inguru biltzen ditu, Mintegian urtetan probatuak eta esperimentatuak, hainbat testuingurutan erabil daitezkeenak (bakerako hezkuntza, giza eskubideak, garapena...). Jolas bakoitza fitxa baliagarri eta erabilerraz baten bidez dago azalduta. Fitxa bakoitzak atal hauek ditu: jolasaren azalpena eta helburuak, parte-hartzaileen profila, jarraibideak, garapena, ebaluatzeko arrasto batzuk eta jolasaren aldaerak. Horrenbestez, fitxak ez dira errezetak. Halaber, aurkezteko modu horri esker, malguak dira fitxak, eta erraza da jolasak kasuan kasuko egoeraren arabera moldatzea. Liburuak hiru aurkibide ditu: orokorra, atalaren edo jolas-motaren araberakoa eta adinaren araberakoa. Horri esker, oso erraz erabiltzen da liburua. Parte-hartzaileei aurrera egiten laguntzeko, zenbait ataletan sailkatu dira jolasak: 1) nork bere burua aurkezteko jolasak; 2) elkar ezagutzekoak; 3) norbera eta taldea sendotzekoak; 4) elkarrengan konfiantza lortzekoak; 5) elkarrekin komunikatzekoak; 6) lankidetzan aritzekoak; 7) gatazkak konpontzen ikastekoak; 8) lasaitzekoak; eta 9) jausgailua erabiliz egitekoak.