TIENE EN SU CESTA DE LA COMPRA
En total 0,00 €
Ordoño asturiar-leondar printzearen soldaduek Bizkaiari eraso
egin ziotenean, ez zituelako urteko zergak ordaindu, lurraldeko
herri guztiek Gernikan elkartzea erabaki zuten, bertan erabaki
bat hartzeko asmoz.
Enekok, Padurako mutiko urduriak, bere herria utzi, eta Gernikarako
bidea hartzen du bileran parte hartzeko helburuarekin. Une horretan
hasten da Enekoren abenturarik zirraragarriena: itsasoa ezagutzen
du, Zaharrek Zuhaitz sakratuan egiten duten Batzarrean parte
hartzen du, Jaun Zuria -hainbat urte lehenago Bizkaiko kostaldera
iritsitako eskoziar printzesa baten semea- ezagutzen du, eta
Zaharrek hartutako erabaki arriskutsua entzuten du, harrituta.